XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURKEZPENA

Argitalpen honen helburua Euskadiko Komunitate Autonomoari buruzko gai desberdinen zerrenda zabal bat azaltzea da, munduko herrialde desberdinekin konparatuz, horrela, ikuspegi orokor batekin, gure errealitate demografiko, ekonomiko eta soziala hobeto ezagutzen lagun dezan.

LABURBILDUMAren bigarren edizio honetan aurkezten diren gaien kopuru zabalak eta beren tratamenduaren laburrak, gai bakoitzetik hautetsitako datu gutxi batzuk, herrialde desberdinen adierazleak eta beren eboluzioa grafiko eta argazkiekin eskaintzeko bidea eman dute.

Informazio estatistiko zehatzagorik nahiko lukeen irakurleak jo dezake EUSKAL ESTATISTIKA-ERAKUNDEA / INSTITUTO VASCO DE ESTADISTICA honek argitaratutako EUSKAL URTEKARI ESTA=tLs=TlKOAra.

Argitalpen honetan erabilitako informazio-iturriak oso desberdinak dira.

E.E.E.ko Estatu kideei buruzko datuak EUROSTATen argitalpenetatik datoz, hirugarren herrialdeei buruzkoak, berriz, jeneralean, Nazio Batuen Estatistika-Bulegotik.

Kooperazio eta Garapen Ekonomikorako Erakundetik (O.C.D.E.tik), eta orobat anitz Urtekari Estatistikotatik.

Liburu honek izaera orokorreko hedapen zabala izango du eta besteren artean II. Euskal Mundu-Biltzarrak egingo duena azpimarratu behar da, berori osatuko duten 35 Kongresuetan, aurtengo urte honen azken lauhilekoan egitea pentsatua dagoen bezala.

Gure eskerrik beroenak, azkenik, oso Organismo eta Erakunde desberdinetatik eta partikularrengandik jaso dugun lankidetza garrantzitsuarengatik eta espero dezagun interesgarri gertatuko zaiola eta gu zertxobait gehiago ezagutzeko bidea emango diola irakurleari.

Vitoria-Gasteiz, 1987ko Uztaila.

JOSE IGNACIO GARCIA RAMOS Zuzendari Orokorra.